Fitxategian kate bat bilatu eta hura beste kate batez ordezteko, jarraitu urrats hauei:Aukeratu Bilatu Ordeztu aukeraOrdeztu elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.Idatzi bilatu nahi duzun katea Bilatu eremuan. Ihes-sekuentzia hauek erabil ditzakezu:\nErabili ihes-sekuentzia hau lerro berri bat adierazteko\tErabili ihes-sekuentzia hau tabuladore-karaktere bat adierazteko\rErabili ihes-sekuentzia hau orga-itzulera bat adieraztekoIdatzi bilatu duzun katea ordezteko erabili nahi duzun katea  Ordeztu honekin eramuan.Bilaketan maiuskulak eta minuskulak bereiztea nahi baduzu, hautatu Maiuskula/minuskula aukera. Bilaketan hitz osoak soilik bilatu nahi badituzu, hautatu Hitz osoak soilik aukera. Fitxategiaren bukaerara iristen denean orriaren hasieratik bilatzen jarraitzea nahi baduzu, hautatu Itzulbiratu aukera. Katearen lehen agerraldia bilatzen hasteko, egin klik Bilatu botoian. -ek katea aurkitzean, kurtsorea katera eramaten du aplikazioak eta katea hautatzen du. Sakatu Ordeztu katearen agerraldia Ordeztu honekin eremuan idatzitako testuarekin ordezteko. Sakatu Ordeztu denak kateko agerraldi guztiak ordezteko.Katearen hurrengo agerraldia bilatzeko, egin klik Bilatu botoian.Bilaketa amaitzeko, egin klik Itxi botoian.
