Onartutako kodeketakKaraktere-kodeketa byteak karaktere bihurtzeko metodoa da. Kodeketa desberdinek byten sekuentzia bera karaktere desberdinetan bihur dezakete, edo irteera baliogabea eman dezake. Fitxategi bat irekitzean fitxategia sortzean erabilitako kodeketa bera erabiltzen baduzu, karaktere guztiak behar bezala bistaratuta daude. Bestalde, beste kodeketa bat erabiliz irekitzen baduzu fitxategia, baliteke karaktere batzuk behar bezala ez bistaratzea edo errorea ematea.Lehenespenez, -ek UTF-8 kodeketa erabiltzen du fitxategi bat irekitzen saiatzean.  UTF-8 kodeketa hainbat hizkuntzetako testuetarako erabil daiteke, UTF-8k ia alfabetu eta karaktere-joko ezagun guztiak onartzen baititu. Fitxategia baliozko UTF-8 fitxategia ez bada,  fitxategia uneko local-aren kodeketa erabiliz irekitzen saiatzen da. Horrek ere huts egiten badu,  Onartutako kodeketak zerrendako kodeketa bat erabiltzen saiatzen da, zerrendaren goitik hasita.Onartutako kodeketak zerrendako edukia aldatzeko, erabili botoi hauek: Egin klik Gehitu botoian, zerrendara kodeketa bat gehitzeko.  Egin klik Kendu botoian, zerrendatik kodeketa bat kentzeko. Sakatu Gora kodeketa bat zerrendan goragoko leku batera eramateko. Sakatu Behera kodeketa bat zerrendan beheragoko leku batera eramateko.
