Epiphany-k zuk bisitatutako kokalekuei buruzko informazio historikoa biltzen du. Informazio hori datu-base batean gordetzen du, gero atzitu ahal izateko.Leiho nagusiko helbide-barran idazten duzunean, zuk idatzi ahala Epiphany-k historiaren eta laster-marken datu-basean begiratzen du, gordetako kokalekuen tituluetan edo helbideetan bat datorrenik ote dagoen ikusteko. Aurkitzen dituenak helbide-barraren azpian erakusten ditu.Historiaren leihoa irekita kudea dezakezu historia. Leiho horretan bilaketak egin ditzakezu historian, eta berriro bisitatu nahi ez dituzun helbideak ezabatu. irudian historiaren leihoa ikusten da.
