Fitxategian testu-kate bat bilatzeko, jarraitu urrats hauei:Aukeratu Bilatu  menuko Bilatu aukeraBilatu elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.Idatzi bilatu nahi duzun katea Bilatu eremuan.Ihes-sekuentzia hauek erabil ditzakezu:\nErabili ihes-sekuentzia hau lerro berri bat adierazteko\tErabili ihes-sekuentzia hau tabuladore-karaktere bat adierazteko\rErabili ihes-sekuentzia hau orga-itzulera bat adieraztekoHautatu Maiuskula/minuskula aukera bilaketan maiuskulak eta minuskulak bereiztea nahi baduzu. Bilaketan hitz osoak soilik bilatu nahi badituzu, hautatu Hitz osoak soilik aukera. Fitxategiaren bukaerara iristen denean orriaren hasieratik bilatzen jarraitzea nahi baduzu, hautatu Itzulbiratu aukera. Katearen lehen agerraldia bilatzen hasteko egin klik Bilatu botoian. -ek katea aurkitzean, kurtsorea katera eramaten du aplikazioak eta katea hautatzen du.Katearen hurrengo agerraldia bilatzeko, egin klik Bilatu botoian.Bilaketa amaitzeko, egin klik Itxi botoian.
