Fitxategiak konparatzeko plugin-ak bi fitxategi konparatzen ditu eta fitxategien arteko desberdintasunak bistaratzen ditu irteera-leihoan. Plugin honek diff komandoa erabiltzen du fitxategiak konparatzeko. Fitxategiak konparatzeko plugin-a erabiltzeko, jarraitu urrats hauei:Kargatu fitxategiak konparatzeko plugin-a. Aukeratu TresnakKonparatu fitxategiak. Aukera hori lehenengo aldiz hautatzean, diff komandoaren kokalekua berresteko galdetuko zaizu. Ez zaizu kokaleku horretaz berriro galdetuko. Ikusi  kokaleku hori geroago nola aldatu jakiteko. Sakatu AdosKonparatu fitxategiak elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Konparatu fitxategiak elkarrizketa-koadroa fitxategirik konparatu gabe ixteko, sakatu Utzi. Testuinguruko laguntza bistaratzeko, egin klik Laguntza botoian.Adierazi konparatu nahi dituzun fitxategiak. Irekitako fitxategi bat adierazteko, hautatu fitxategia goitibeherako zerrendan. Itxitako fitxategi bat adierazteko, idatzi fitxategiaren kokalekua testu-koadroan.Zuriuneen kopuruan aldaketak kontuan ez hartzeko, hautatu Jaramonik ez zuriuneei aukera.Irteera-formatu bateratua erabiltzeko, testuinguruaren hiru lerro erakutsiz, hautatu Erabili irteera-formatu bateratua aukera.Sakatu Konparatu zehaztutako fitxategietako edukia konparatzeko. Komando-irteera irteera-leihoan bistaratzen da.Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus diff1.
