Etiketa-zerrendaren plugin-ak ohiko etiketen zerrenda duen leiho bat bistaratzen du. Leihoa etiketa bat fitxategian txertatzeko erabil dezakezu. Etiketa-zerrendaren plugin-a erabiltzeko, jarraitu urrats hauei:Kargatu etiketa-zerrendaren plugin-a. Aukeratu IkusiEtiketa-zerrenda eta Etiketa-zerrendaren plugin-a leihoa bistaratuko da.Hautatu goitibeherako zerrendan etiketa-kategoria egokia; adibidez, HTML - Etiketak.Mugitu etiketa-zerrendan zehar, behar den etiketa bilatzeko.Etiketa bat uneko fitxategian kurtsorearen kokalekuan txertatzeko, egin klik bikoitza etiketa-zerrendako etiketan. Etiketa bat honela ere txerta dezakezu:Etiketa bat uneko fitxategian txertatzeko eta fokua Etiketa-zerrendaren plugin-a leihotik editorearen leihora aldatzeko, sakatu Sartu.Etiketa bat uneko fitxategian txertatzeko eta fokua Etiketa-zerrendaren plugin-a leihoan edukitzeko, sakatu MaiusSartu.Etiketa-zerrendaren plugin-a leihoa ixteko, egin klik leiho-markoan Itxi leihoa botoian. Bestela, sakatu KtrlW fokua Etiketa-zerrendaren plugin-a leihoan dagoenean.
