Plugin-a aplikazio baten funtzionalitatea hobetzen duen programa osagarria da. -en plugin-ek -en leihoan testuak editatzearekin lotuta hainbat funtzio egiteko aukera ematen dute. Taula honetan -en plugin-en zerrenda dago.Plugin-aren izenaHelburuaASCII taulaASCII taula duen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du. ASCII taula karaktereak fitxategian txertatzeko erabil dezakezu.Konparatu fitxategiakBi fitxategi konparatzen ditu eta fitxategien areko desberdintasunak bistaratzen ditu irteera-leihoan. Plugin honek diff komandoa erabiltzen du fitxategiak konparatzeko.CVS ChangeLogCVS komandoekin lotutako egunkari-mezuak irekitzen ditu.Dokumentuaren estatistikakUneko fitxategiko lerro-kopuruak, hitzak, karaktereak zuriuneekin, karaktereak zuriunerik gabe eta byteak kontatzen ditu. Plugin-ak emaitzak Dokumentuaren estatistikak elkarrizketa-koadroan bistaratzen ditu. Koskatu lerroakHautatutako lerroak koskatzen ditu edo hautatutako lerroetako koskak kentzen ditu.Sartu Data/OrduaUneko data eta ordua fitxategian sartzen ditu.Shell komandoaShell komando baten testu-irteera bistaratzen du irteera-leihoan. OrdenatuHautatutako testua ordenatzen du. Ortografia-egiaztatzaileaHautatutako testuan ortografia egiaztatzen du.  ortografia automatikoki egiaztatzeko konfigura dezakezu edo ortografia eskuz egiaztatu dezakezu, adierazitako hizkuntzan.Etiketa-zerrendaOhiko etiketen zerrenda duen leiho bat bistaratzen du. Leihoa etiketa bat fitxategian txertatzeko erabil dezakezu. Erabiltzaile-izenaUneko erabiltzailearen izena txertatzen du fitxategian.
