Ezarpen lehenetsiak aldatzeko, hautatu Hobespenak komandoa
Ezarpenak menuan. Honek Hobespenen elkarrizketa-koadroa
bistaratzen du: , , ,
, .
Hobespenen elkarrizketa-koadroaDasher-ek hizkuntza asko onartzen ditu, eta elkarrizketa-koadro honetan hautatzen
da zein hizkuntzetan idatziko den.  Kontuan izan hizkuntza batzuek (adibidez, hiragana,
koreera eta Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa) instalatu gabe dituzun letra-tipoak beharko
dituztela agian.  Zeure alfabeto-fitxategiak sortzeari buruz informazioa izateko,
ikus Dasher-en web gunea.
Hobespenen elkarrizketa-koadroaDasher-ek hainbat kolore-eskema onartzen ditu.  Kolore-eskema 'Lehenetsia'
kolore-biraketa sinplea da eta edozein hizkuntzatan funtzionatu beharko luke.  Nabarmendutako
kolore-eskemak taldekatze logikoko hizkuntzetarako (adibidez, hiragana edo koreera) edo
kontrastea handitzeko erabil daitezkeHobespenen elkarrizketa-koadroaModu dimentsional bat—saguaren kokalekuko Y koordenatua
X/Y koordenatuarekin mapatzen du, dimentsio bateko sarrera-metodoekin erabiltzeko.Begi aztarnariaren modua—begi aztarnarientzako
optimizazioa -- bereziki, Dasher dimentsio bateko moduan portaraztea eragiten du pantailaren
eskuineko ertzaren ondoan.Abiarazi saguaren ezkerreko botoiarekin—saguaren
ezkerreko botoiak Dasher abiarazten eta gelditzen du.Abiarazi zuriune-barran—zuriune-barrak Dasher
abiarazten eta gelditzen du.Abiarazi saguaren kokalekuarekin—Dasher pausarazita
dagoenean, koadro gorri bat agertzen da. Eduki kurtsorea koadro gorriaren barruan koadro horia
agertu arte. Eduki kurtsorea koadro horiaren barruan. Dasher abiaraziko da.Kopiatu dena galdetzean—geldituta dagoenean,
Dasher-ek testu osoa arbelean kopiatuko du automatikoki.Hitz egin gelditzean—geldituta dagoenean,
Dasher-ek sartu berri den testua esango du automatikoki.Pausarazi leihotik kanpo—Dasher pausarazi
egingo da saguaren erakuslea leihotik kanpora eramaten bada.Hobespenen elkarrizketa-koadroaOrientazioa—testua eramateko noranzkoa aldatzen
du. "Alfabeto lehenetsia" ezarrita badago, alfabeto-fitxategiak alfabetoaren noranzko
egokia aukeratuko du.Erakutsi tresna-barra—Dasher-en tresna-barra ezkuta
dezakezu, nahi izanez gero.  Dasher-i '-o' kommutadorearekin deituta Dasher-en aukera murriztuko
bertsioa irekitzen da, beste aplikazioetan sartzeko diseinatua.Erakutsi abiadura-graduatzailea—abiadura-graduatzailea
gaitzen/desgaitzen du.Erakutsi saguaren kokalekua—egoera batzuetan
(dimentsio bateko edo begi aztarnariaren moduan), saguaren posizio absolutua ez da izango Dasher-ek
uste duena.  Aukera honek Dasher-en sagua non dagoen erakusten du.Marraztu marra gurutzaguneen eta saguaren artean—
lagungarria da saguaren pista mantentzeko arazoak dituztenentzat.Marraztu kaxa-ingeradak—kaxen ertzen inguruko
kontrastea handitzen du, haien artean bereizteko.Aldatu kolore-eskema automatikoki—hizkuntza batzuek,
hiraganak adibidez, badakite zein kolore-eskema erabili behar duten.  Aukera honen bidez, alfabetoak
bere kolore-eskema automatikoki hauta dezake.Hobespenen elkarrizketa-koadroaLeuntzea—hizkuntz ereduaren aurreikuspenetara
elementu "uniforme" bat gehitzen du.  100eko leuntze-balioarekin guztiz banaketa
uniformea erabiliko da -- koadro guztiek tamaina berdina izango dute.Data-zigilua fitxategi berrietan—Dasher-ek
sortutako fitxategi bakoitzak automatikoki uneko ordua edukiko du fitxategi-izenean.Erdiko lerrotik saguaren kokalekuaren hasierara arteko
distantzia—'Abiarazi saguaren kokalekuarekin' aukeraren barrutia
kontrolatzen du.y barruti osoa bete beharko luketen pixelen kopurua—
sarrerako gailu batzuek ez dute nahikoa handipen Dasher-en leiho oso bat estaltzeko; aukera honekin
Y ardatzean desplazatzeko handipena handitzen da.
