konfiguratzeko, aukeratu EditatuHobespenak.Irudi-interpolazioaIrudiaren zoom-faktorea aldatzean irudia interpolatzeko, hautatu Interpolatu irudia zoomean (kalitatea hobea, baina mantsoago). Aukera hau hautatzen baduzu, interpolazio bilineala erabiliko du k. Interpolazio bilineala interpolatzeko metodo sinple eta azkar bat da. Irudi baten ikuspegia handiagotzen duzunean, k aldameneko lau pixel (gehienez) erabiltzen ditu pixel berrien kolorea konputatzeko. Irudiaren ikuspegia txikiagotzen denean, k irudiko kolore-eskualdeen batez bestekoa kalkulatzen du pixel berrien kolorea konputatzeko.GardentasunaAukera hauetako bat, irudiko zati gardenak nola bistaratuko diren erabakitzeko:Koadrikula gisaIrudiaren zati gardenak koadrikula baten gainean erakutsiko dira.Kolore pertsonalizatu gisaIrudiaren zati gardenak zuk zehaztutako kolore solido baten gainean erakutsiko dira. Kolorea hautatzeko, egin klik kolore-hautatzailean.Atzeko plano gisaIrudiaren zati gardenak  aplikazioaren atzeko planoko kolorearen gainean erakutsiko dira.
