Idatzi bilatu nahi duzuna historiaren leihoan. Historiaren datu-basean ezer aurkitzen badu, beheko zerrendan azalduko da emaitza. Esteka horiek leiho edo fitxa berrian ireki daitezke, edo estekaren helbidea kopia daiteke beste aplikazioren batean itsasteko.Bestela, Epiphany-ren leihoko helbide-sarreran idazten duzun guztia historiaren datu-basearekin konparatzen da, eta bat datozen helbideak goitibeherako zerrenda batean erakusten dira, laster-marken datu-baseko emaitzekin batera.
