Web-eko helbideak edo bilatu nahi diren hitzak idazteko erabiltzen da helbide-sarrera. Helbide-sarreran idazten diren hitzak laster-marken datu-basean eta historiaren datu-basean bilatzen dira. Baten bat aurkitzen badu, goitibeherako zerrendan erakutsiko du, zuk hauta dezazun. Hautatutako web orria arakatzailearen leihoan edo fitxan kargatuko da.Laster-marken gai bat edo laster-marketan biltegiratutako helbide edo titulu batean azaltzen den hitz bat idatz dezakezu. Hitz horiek laster-marken datu-basean bilatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus .
