Dasher lehenbiziko aldiz abiaraztean, Leiho nagusia
ikusten da, hemen ikus daitekeen bezala: .
Dasher-en leiho nagusiaHasieran, karaktereak koadroetan agertzen dira eskuineko zutabe bertikal batean, 1.
irudian ikus daitekeen bezala. Hasi saguaren ezkerreko botoian klik eginez gurutzagunetik
gertu, eraman erakuslea idatzi nahi duzun lehen letrarantz, adibidez, 't'.  Pantaila zooma
handiagotzen hasiko da 't'rantz.  Edozein unetan geldi dezakezu saguaren ezkerreko botoian
klik eginez. Norabide horizontalak zooma handiagotzeko abiadura kontrolatzen du. Erakuslea
eskuinera mugituz zooma handiagotu egiten da. Erakuslea ezkerrera mugituz, berriz, zooma
txikiagotu egiten da. Koordenatu bertikalek zooma zein lekutan handituko den zehazten dute.
Nahi duzun letra gurutzagunera eramatean, letra gehiago hauta daitezke uneko letraren
koadroan bilatuz. 2. irudian, 'h' letra hautatu da.
't' eta gero 'h' idaztea.Hurrengo letra bilatzeko, begiratu beti uneko letraren barruan. Adibidez, 'the' idazteko,
seinalatu 'h' barruko 'e'. Akats erraza da lehenbizi ikusten duzun e-ra joatea, eta ez 'h'
barruko 'e'ra. Pantailaren gaineko testu-koadroak zer idatzi den erakusten du. Berriro hasteko,
sakatu Berria.
