The Epiphany bookmark system is quite different from the hierarchical file folder method used by most browsers. This design is in keeping with two design principles: Building a browser with the simplest interface possible.Avoiding the need for the user to remember addresses of sites that the user wants to visit.Laster-markak hierarkikoki antolatzeko modua ez da egokia jende askorentzat. Horren ordez, Epiphany-k datu-basearen antzerako egitura erabiltzen du. Laster-marka batekin erlazionatutako helbidea gordetzean, asoziatutako metadatu batzuekin batera gordetzen da. Metadatu horiek gero laster-marka bilatzeko erabiliko dira. Epiphany-ren etorkizuneko bertsioetan datu-base horren bidez laster-markak bilatu eta eskuratzeko modu erosoak eskainiko dira.Epiphany-ren laster-marken sisteman, helbide bakoitza gai batekin edo gehiagorekin asoziatuta antolatzen dira helbideak. Adibidez, batek GNOMEren garatzaileen etxeko orriaren laster-marka gorde nahi badu, beste edozein arakatzailetan, honelatsu gordeko luke hierarkian:
Garapena -> GNOME -> GNOMEren garatzaileen etxeko orria Epiphany-n orri bera bi gairekin asozia liteke:
Garapena -> GNOMEren garatzaileen etxeko orria GNOME -> GNOMEren garatzaileen etxeko orriaLaster-marka hori atzitzeko, "GNOME" edo "Garapena" gaia idatz dezake orain erabiltzaileak helbide-barran. Gainerako hitzetako edozein ere idatz daiteke helbide-barran: "GNOME", "garatzaileen", "etxeko", edo "orria". Metodo bata zein bestea erabili, aurkitutako laster-marken zerrenda erakutsiko du Epiphany-k. Laster-markak atzitzeko modu guztien berri izateko, ikus Gai-maila bakarra onartzen du Epiphany-k. Gaiek ezin dute azpigairik izan.
